Txapelketa final "historikoa"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2023 abe 11 Altsasu   Etxarri Aranatz

Abenduaren 2an jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Zortzi finalisten artean bi etxarriar izan ziren: Eneko Lazkoz eta Saats Karasatorre. Txapelketan ere "lan polita" egin dute Idoia Granizo eta Ekain Alegre altsasuarrek. Julio Sotok jantzi zuen txapela; Lazkoz txapeldunordea izan zen.