Martxoaren 15ean eta 22an, ostiralak, Sakanako Kontseilu Sozialistaren "langileon autodefentsa sozialista" antolatzeko sarearen aurkezpenak eginen dituzte, Lakuntzako kultur etxean eta Altsasuko Gure Etxean, hurrenez hurren.
Martxoaren 22an, ostirala, Parkea martxan! prozesu parte hartzailearen aurkezpena eginen du Lakuntzako udalak.
Martxoaren 22an, ostirala, bakarrizketari bilbotarra Iortia kultur gunean izanen da, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan.
Martxoaren 22an, ostirala, Streetwise, Arene 6 eta Aukera Okerra taldeen kontzertuak izanen dira, Etxarri Aranatzen.
Martxoaren 22an, ostirala, talde altsasuarraren kontzertua izanen da, Lakuntzan.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 14an hasi eta 24ra arte izanen da Irurtzungo Mendi Jarduerak programa: 14an, hitzaldia; 15ean, Pirinioetako zeharkaldiaren eta Udalatxen inguruko proiekzioa eta solasaldia; 22an, Into the ice proiekzioa; 23an, bideak irekitzen Arabia Saudi proiekzio eta solasaldia, eta 24an, mendi irteera.
Martxoaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, Todd Haynes zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, Kitty Green zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 22an, ostirala, sexualitate gazte zerbitzuan tupper sex saioa izanen da, Intxostiapuntan gazte gunean.
Martxoaren 22an eta martxoaren 23an, ostirala eta larunbata, Altsasun eta Etxarri Aranatzen partidak jokatuko dituzte, hurrenez hurren, Etxarriko taldeko palistek. Martxoaren 24an, Lekunberriko frontoian izanen dira partidak.
'Alarma Gorria. Goi tentsioko linearik ez' lelopean elkarretaratzeak eginen dituzte martxoaren 22an, ostirala, Arbizun eta Iturmendin; 23an, larunbata, Irañetan, Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Altsasun, eta 24an, igandea, Unanun.