Apirilaren 14an, igandea, Goiuri ur jauzira eta Izarrara ibilbidea eginen dute Sakanako Mendizaleek, Irurtzundik.
Apirilaren 14an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da, Iortia zabalgunean. Azoka ez ezik, Altsasu BHIko eta Sakana Harrera Haranako txokoak izanen dira.
Apirilaren 14an, igandea, Nafarroako Kirol Elkarteak eta Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako orientazio proba izanen da, Altsasun.
Apirilaren 14an, igandea, II. Errepublikaren 93. urteurren ekitaldia eginen dute, Altsasun.
Apirilaren 14an, igandea, 'Arbizu Palestinarekin genozidio gelditu!' ekimena antolatu dute, Arbizun.
Apirilaren 14an, igandea, 'Arrain bat bezala' Producciones Maestras antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Sendaberri programaren barruan. Apirilaren 9an, asteartea, ikuskizunaren harira 'Nola hitz egin alzheimerrari buruz gure txikiekin' helduendako tailerra izanen da, klinikan.
Apirilaren 14an, igandea, Josu Martinezek zuezendutako euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak islatzen duen film luzearen emanaldia izanen da, Arbizukok udaletxean. Filmaren lantaldeko kide batekin solasaldia izanen da ere.
Apirilaren 14an, igandea, 'Nafarroako euskalkiak. Lingua navarrorum bilduma'-ren Arakilgo aldaera liburua aurkeztuko dute Aitor Arana eta Koldo Colomo egileek.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 11n eta 14an, osteguna eta igandea, Denis Imbert zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 11n, 14an eta 15ean, osteguna, igandea eta astelehena, Martino Zaidelis zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 13an eta 14an, larunbata eta igandea, talde mistoaren eta BTT taldearen irteerak izanen dira, hurrenez hurren.