Apirilaren 26an, ostirala, Altsasu Memoriak 'Heroina 1980ko eta 1990ko hamarkadetan' hitzaldia eginen du, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 26an, ostirala, Dantzabideak programaren dantza emanaldia izanen da, Iortia zabalgunean. Dantzaz konpainiak 'YOUth' ikuskizuna aurkeztuko du, eta Altsasuko insitutuko eta Jesusen bihotzako eta Iñigo Aritzako eta Etxarriko Andra Mariko ikasleek prestatutakoa eszeneratuko dute.
Otsailaren 23an, ostirala, Sarek deitutako kontzentrazioak izanen dira, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Apirilaren 28ra arte Leitzako Amazaba ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleen marrazkien erakusketa izanen da, Irurtzungo euskal txokoan.
Apirilaren 15etik 30era, Sara artistaren lanen erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian.
Apirilaren 22tik 28ra, Euskal Herrian Euskarazen ekimena izanen da. Astean zehar jarduerak izanen dira Irurtzunen, Arbizun eta Altsasun. Hilaren 25ean, Urdiainen, Bizkaroso filma izanen da; mosaiko erraldoia eta bakarlariak, Altsasun, eta argazki erraldoia Ziordian. 26an, 'Plazan, eskuaz!' ekimena, Altsasun.
Martxoaren 20an, asteazkena, Arantxa Urretabizkaiaren solasaldia izanen da, Altsasun; apirilaren 22an, astelehena, Xabier Mendigurenek eta Jon Arratibelek Etxarri Aranatzen aurkezpena eginen dute, eta apirilaren 26an, ostirala, Miren Agur Meabe Uharte Arakilen izanen da.
Apirilaren 25ean, 28an eta 29an, osteguna, igandea eta astelehena, Christofer Zalla zinemagilaren benetako istorio batean oinarritutako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirilaren 26tik 28ra, ostiraletik igandera, izanen dira ospakizunak.