Martxoaren 27an, asteazkena, mustuko dute 'bat bitan. Oharrak, zirriborroak, partiturak eta beste hainbat belarrirako idazkerak' Audiolab kolektiboaren parte den Xabier Erkiziak komisariatu duen erakusketa. Apirilaren 28ra arte izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.
Martxoaren 28an, 31n eta apirilaren 1ean, osteguna, igandea eta astelehena, Clara Bilbao zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.