Martxoaren 3an, igandea, jokatuko da XXXVIII. Udaberri Saria, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta.
Martxoaren 3an, igandea, Jose Luis Lagoren 'Fantasía con burbujas' ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean.
Martxoaren 3an, igandea, Glu Gluk konpainiaren antzezlana izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 3an, igandea, Vivian Maier argazkilarian oinarritutako haurrendako ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Otsailaren 29an eta martxoaren 3an, ostirala eta igandea, Maria Zanetti zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 29an eta martxoaren 3an eta 4an, osteguna, igandea eta astelehena, otsailaren 22an mustu zuten Negu Kolektiboaren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko egunaren harira egitaraua prestatu dute Etxarri Aranatzen: martxoaren 1etik 15era erakusketa izanen da, liburutegian; hilaren 1ean 'Derechos humanos de las humanas' dokumentala izanen da, eta 8an elkarretaratzea.
Martxoaren 2an, larunbata, Barranka txirrindularitza taldearen talde mistoa Arbako trikuharrietara ibilbidea eginen du, eta martxoaren 3an, igandea, BTT taldea Shanti Spiritu ermitara joanen da.