Otsailaren 9an, astelehena, AHTaren inguruko informazio bilera eginen dute 19:00etan, Irañetako eskola zaharran eta Etxarri Aranazko kultur etxean.
Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Otsailaren 5ean, osteguna, 8an, igandea, eta 9an, astelehena, Chloe Zhao zinemagilearen Hamnet filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Agnesen, William Shakespeareren emaztearen, istorioa kontatzen du, Hamnet seme bakarraren galera gainditzeko borrokan. Istorio gizatiar eta lazgarria Shakespeareren Hamlet lana sortzeko atze oihal gisa. Emanaldiak Otsailak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Otsailak 9, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||