ira 30 Sakana
Juanjo Erdozia Ulaiarrek Juanito Erdozia aita izan zuen gogoan Sakanako Herri Kirol Egunean, Unanun. Aitak Sakanako Aizkora Eskola aurrera ateratzeko lan handia egiten zuela, eta haren faltan eskolaren ardura eurek bakarrik ezin dutela hartu nabarmendu du.
Proban lehen aldiz aritutako Atharratze Rotak eta Saioa Olkozek jantzi zituzten 20. Ergoienako Birako katolak. Adur Senar eta Maalen Beraza lehen sakandarrak izan ziren. Giro ederra izan zen Unanun.