Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 5ean, 8an eta 9an, osteguna, igandea eta astelehena, Zelda Williams zinemagileak zuzendutako eta Guillermo del Tororen gidoia duen Frankenstein filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Pretorious doktoreak Frankensteingo munstroa aurkitu behar du (berrogei urte lehenago sute batean hil zela uste da), Frankenstein doktorearen esperimentuekin jarraitu ahal izateko. Emanaldiak: Martxoak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Martxoak 9, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).