Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 31ra arte, Iortia kultur gunearen aretoen arteko pasilloan, Ijito herriaren 600 urteko historia erakusketa izanen da, Secretariado Gitano Fundazioa erakundeak antolatuta.
Martxoaren 12an, 15ean eta 16an, osteguna, igandea eta astelehena, Balandrau, viento salvaje Fernando Trullols zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: 2000ko abenduaren 30, lagun talde bat Balandraura igotzeko prestatzen ari da. Eguzkia lagun izan dute mendizaleek, eta, minutu gutxiren buruan, dena aldatu da, ustekabean. Torb deitzen dioten haize basati batek Pirinioetako historiako ekaitzik okerrena eragin du Emanaldiak: Martxoak 12, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Martxoak 15, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro) Martxoak 16, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurreti, 4,5 euro; egunean, 5 euro).