Martxoak 25ean, asteazkena, 17:00etan, Altsasuko Osasun Etxeak, Gizarte zerbitzuek eta Teknoadinek, herriko hainbat eragilerekin batera egindako Komunitatea Ehuntzen programaren aurkezpena eginen dute, Iortia kultur gunean. Aurkezpena irekia izanen da.
Martxoan Irurtzungo pintura taldeko artisten Urrezko garaia deitutako erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar eta Tahona tabernetan, Irurtzungo Emakume Taldearen Emakumeari Buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan.
Martxoaren 31ra arte, Iortia kultur gunearen aretoen arteko pasilloan, Ijito herriaren 600 urteko historia erakusketa izanen da, Secretariado Gitano Fundazioa erakundeak antolatuta.