Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.
Apirilaren 2an, 5ean eta 6an, osteguna, igandea eta astelehena, 19:30ean, Pedro Almodovar zinemagilearen Amarga Navidad filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Elsa publizitate zuzendaria da, eta haren ama abenduko zubi luze batean hil da. Lanean aurkitzen du babesa. Gelditu gabe egiten du lan eta, konturatu gabe, ez du bere buruari dolua gordetzeko behar adina denbora ematen, amaren ausentziagatik. Halako batean, ordea, gelditu eta atseden hartzera behartu du izuaren krisiak. Emanaldiak: Apirilak 2, osteguna, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Apirilak 5, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Apirilak 6, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).