Apirilaren 29an, asteazkena, 17:30ean, Hodeiak dantzan, zu zara protagonista haurrendako tailerra antolatu du Altsasuko Liburutegiak, Liburuaren Egunaren harira. Manolita Thunders artistak eginen du tailerra.
Martxoaren 26tik apirilaren bukaerara arte Mikel Montesinos argazkilari altsasuarraren argazki erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan. Argazkilariaren Beste begirada eta Esentzi onirikoa erakusketen argazkiak ikusi ahalko dira erakusketa berri honetan. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etan, argazkilariak erakusketaren inguruko azalpenak emanen ditu.