Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Maiatzaren 22ra arte, Ziordiko liburutegian, Eskubide urratuen oihartzuna erakusketa ikusgai dago, Ongi etorri migratu eta errefuxiatu zikloaren barruan. Yolanda Beltza da erakusketaren egilea, eta maiatzaren 6an, asteazkena, 19:30ean, mustutze ekitaldia eginen dute.
Apirilaren 30ean eta maiatzaren 3an eta 4an, osteguna, igandea eta astelehena, Manuel Sanabria eta Joaquin Llamas zinemagileen Kraken: El libro negro de las horas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: filma Gasteizen girotzen da, 2022. urtean; Kraken ezizenez ezaguna den Unai López de Ayala kriminal inspektore eta profilatzaile ohiak dei anonimo bat jaso du, familiaren iraganaz dakiela uste duena aldatuko duena: astebete du Libro negro de las horas ospetsua aurkitzeko, zazpi bitxi bibliografiko esklusiboetako bat. Emanaldiak: Apirilak 30, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik: 4,5 euro; egunean, 5 euro). Maiatzak 3, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (auretik: 5 euro; egunean, 6 euro). Maiatzak 4, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik: 4,5 euro; egunean, 5 euro).