Abuztuaren 9an ospatuko dute uharte arakildarrek San Donato eguna; 11:00etan meza izanen da Beriaingo San Donato ermitan, eta ondoren Uharte Arakilgo Udalak eskainitako gosaria eta Olloko Udalak eskainitako pastak eta kafea izanen dira.
Abuztuaren 9an, igandea, 20:00etan, Nokono bakarlariaren kontzertua izanen da, Pikuxar plazan, Udako ekitaldiak programaren barruan. Argazkia: ATARIA.EUS