Irailaren 5ean, larunbata, 18:30ean, Ergoiena bizirik egitasmoaren barruan Smile, magia ikuskizun bat Asier Kidam magoaren saioa izanen da, Lizarragako auzoan.
Irailaren 5ean, larunbata, 19:30ean, Millan Salcedo Martes y Treceren kide izandakoaren Preguntamelón ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean (azken sarrerak 12 eurotan salgai), Altsasuko festaurreko programaren barruan.
Irailaren 5ean, larunbata, 22:00etan, Otadiko Santo Cristo Pilota Txapelketaren LIV. edizioko finalaurrekoak, Altsasuko Burunda pilotalekuan.
Irailaren 4tik 6ra eta 8an ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.
Irailaren 4an, ostirala, 5ean, larunbata eta 9an, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko peñen festaurrekoa izanen da, Altsasuko Gure Etxean; hau da, peñetara batzeko aukera eta Peñakek antolatutako bazkarietako txartelak erosteko aukera izanen da. Altsasuko Peñakera batzearen prezioak 5 euro (0 eta 5 urte bitarteko haurrak) eta 35 euro (30 urte baino gehiokoak) tartean daude; hortaz, 6 eta 12 urte tartean 10 euro, 13 eta 17 urte tartekoak, 25 euro, eta 18 eta 29 urte bitartekoek 30 euro.
Irailaren 3tik 6ra ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.