Irailaren 1etik 18ra, Krisi humanitarioa Palestinan bizipenak eta gatazkaren gakoak ezagutzeko erakusketa izanen da ikusgai, Lakuntzako liburutegian. Adin guztietarako aproposak diren gaiari buruzko liburuak ere aukeratu diuzte. Argazkia: @LAKUNTZAKO.LIBURUTEGIA
Irailaren 2an, 3an, 7an, 8an eta 9an, 20:00etan, Altsasuko festen aurrekoan, herriko zortzikoa eta Larrain dantza ikasteko ikastaroa antolatu du Etorkizuna dantza taldeak, Burunda frontoian. Festetan bi plaza dantzak 21:30ak aldera dantzatzen dira, Foru plazan.