Irailaren 9an, asteazkenean, 19:30ean, Camélame taldearen kontzertua izanen da, Altsasuko Foru plazan, festen hasieraren atarian. Taldea Camela taldearen tributua da.
Irailaren 1etik 18ra, Krisi humanitarioa Palestinan bizipenak eta gatazkaren gakoak ezagutzeko erakusketa izanen da ikusgai, Lakuntzako liburutegian. Adin guztietarako aproposak diren gaiari buruzko liburuak ere aukeratu diuzte. Argazkia: @LAKUNTZAKO.LIBURUTEGIA
Irailaren 4an, ostirala, 5ean, larunbata eta 9an, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko peñen festaurrekoa izanen da, Altsasuko Gure Etxean; hau da, peñetara batzeko aukera eta Peñakek antolatutako bazkarietako txartelak erosteko aukera izanen da. Altsasuko Peñakera batzearen prezioak 5 euro (0 eta 5 urte bitarteko haurrak) eta 35 euro (30 urte baino gehiokoak) tartean daude; hortaz, 6 eta 12 urte tartean 10 euro, 13 eta 17 urte tartekoak, 25 euro, eta 18 eta 29 urte bitartekoek 30 euro.
Irailaren 2an, 3an, 7an, 8an eta 9an, 20:00etan, Altsasuko festen aurrekoan, herriko zortzikoa eta Larrain dantza ikasteko ikastaroa antolatu du Etorkizuna dantza taldeak, Burunda frontoian. Festetan bi plaza dantzak 21:30ak aldera dantzatzen dira, Foru plazan.