Irailaren 18an, ostirala, 20:00etan, Ameli ipuin kontalarien Ongi Etorri gure herriko tabernan elkartu ziren istorioak emanaldia izanen da, Kukuerreka elkartearen aurrean. Taberna zabalik izanen dela jakinarazi dute elkartetik. 16 urtetik gorakoendako ekimena da, eta Kukuerreka Elkarteak, Altsasuko Udalak eta Ameli taldeak antolatu dute.
Irailaren 1etik 18ra, Krisi humanitarioa Palestinan bizipenak eta gatazkaren gakoak ezagutzeko erakusketa izanen da ikusgai, Lakuntzako liburutegian. Adin guztietarako aproposak diren gaiari buruzko liburuak ere aukeratu diuzte. Argazkia: @LAKUNTZAKO.LIBURUTEGIA
Irailaren 18tik 20ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.