Irailaren 19an, larunbata, Unanu, Dorrao eta Lizarraga batzen dituen XX. Ergoienako Bira lasterketa izanen da, 09:30ean, Unanutik abiatuta. Hasieran kategoria txikien lasterketak jokatuko dira, eta segidan helduen proba (8,5 kilometro). Izena ematea RockTheSport webgunean.
Irailaren 19an, igandea, 10:00etatik aurrera, Munduko Arrozak ekimena izanen da, Etxarri Aranazko plazan. Maroko, Kolonbia, Portugal, Ikastola-Honduras, Ganbia, Angola eta Venezuelako arrozak izanen dira dastagai, 13:30etik aurrera, platera euro batean.
Irailaren 19an, larunbata, 12:00etatik aurrera, Sakanako Herri Kirol Eguna eginen dute, Unanun. Modalitate ezberdinetan aritzen diren herri kirolari sakandarrak bilduko dira. Hasieran omenaldia egingo zaio urte luzez Sakanako Aizkora Eskolako "arima eta bihotza" izandako Juanito Erdoziari.
Irailaren 19an, larunbata, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan, Etxarri Aranazko Abesbatza eta Etorkizuna Dantza Taldearen emanaldia izanen da.
Irailaren 19an, larunbata, 22:30ean, Etxarri Aranazko gaztetxean, urriaren 9tik 12ra Elizondon eginen duten Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena izanen da. Aurkezpenaren ondoren Kateetan, Arakil Rebels eta Bulkada taldeen kontzertuak izanen dira. Mortem Komitek jo behar zuen, baina sareetan jakinarazi dutenez, azken orduko osasun arazo batengatik, ezin izango dute jo.
Irailaren 18tik 20ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak Arakilgo herrian.