Irailaren 24an, osteguna, 18:30ean, Internazioalistak auzolanean eragileko Txuri Olloren hitzaldia izanen da: Errresistentzia suntsiketaren aurrean.
Irailaren 24an, osteguna, 19:00etan, Etxarri Aranazko Irakurle Taldearen bilera izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian, urteko plangintza antolatzeko. Irakurle taldea euskaraz irakurrita elkarrekin "esperientzia trukatzeko, abeserasteko eta disfrutatzeko" biltzen direla esan dute zabaldutako mezuan.
Irailaren 24an, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneko zinema denboraldi berria hasiko da, eta ikasturtearen lehenengo filma Christopher Nolan zinemagile ospetsuaren La Odisea filma izanen da: Odiseoren historia jarraitzen duen epopeia mitologikoa eta Troiako gerraren ondoren etxera egin zuen hamar urteko bidaia luzea. Emanaldiak: Irailak 24, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto handian. Irailak 27, igandea, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto handian. Irailak 28, astelehena, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto handian.