Irailaren 21ean, astelehena, 12:00etan, Sakanako petsiodunen plataformaren Pentsio duinen aldeko ikasturteko lehenengo elkarretaratzea deitu dute. Bilkurak astelehenero izanen dira, Altsasuko udaletxearen aurreko plaza eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Irailaren 24an, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneko zinema denboraldi berria hasiko da, eta ikasturtearen lehenengo filma Christopher Nolan zinemagile ospetsuaren La Odisea filma izanen da: Odiseoren historia jarraitzen duen epopeia mitologikoa eta Troiako gerraren ondoren etxera egin zuen hamar urteko bidaia luzea. Emanaldiak: Irailak 24, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto handian. Irailak 27, igandea, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto handian. Irailak 28, astelehena, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunearen areto handian.