San Juan bezperarekin hasiko dira festak Arbizun, eta ekainaren 29ra arte ospatuko dituzte. San Juan eguna, Kintoen eguna, Haurren eguna, Gazteen eguna, Jubilatuen eguna eta preso eta iheslarien egunak izanen dira; gustu guzietarako festak.
Egutegian gorriz markatutako eguna da ekainaren 29a Altsasun: San Pedro eguna. Ermitara erromeria eginen dute altsasuarrek.