Gizona auto istripuan hila

Guaixe 2016ko ots. 8a, 14:55

Aizkorberako sarreran, NA 240-A errepide bazterrean dagoen etxe baten kontra zuzenean jo zuen auto batek larunbatean, 15:05ean. Talkaren ondorioz 60 urteko Burlatako gizonezko gidaria hil egin zen. Suhiltzaileek gorpua autotik atera behar izan zuten. Ezbeharra Guardia Civilak ikertu zuen.

Zazpi egunetan Sakanan errepidean hildako bigarren pertsona da burlatarra. Ilbeltzaren 31n Etxarritik Arbizurantz oinez zihoan gazte arbizuarra auto batek harrapatu zuen eta hil zuen. Auto gidariak ihes egin zuen. Joan den urtean trafiko ezbehar bategatik sakandar bat hil zen.