Hilaren 3an herriko festak ospatu eta 20 egunetara, atzera ere, aizkorbearrak beste ospakizun batean elkartuko dira gaur. 20:00etan frontoian elkartu eta etxe guztietatik eramandako egurrekin su handia piztuko dute eta hartan txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatuko dituzte. Afari-meriendako menua osatzeko etxeetatik prestatuta eramandako entsaladak eta postreak ere izanen dira. Afaldu bitartean, sua bizitzeko, egur gehiago botako dute eta, afaldu ondoren, su gainean saltoka ariko dira, su handian edo txikian.