Herriko lanak despedituta

Guaixe 2019ko aza. 12a, 11:40
Aizkorbeko kale zati berritu bat.

Sareak eta zorua berritu dituzte. Nafarroako Gobernuak finantza ikuspegitik jasangarriak diren inbertsioen barruan sartu zituen lanak eta diruz lagundu ditu.

Aizkorbeko kale bakarra San Andres izena du eta NA-240 errepidean hasi eta elizan bukatzen da. Kale horren herriko zatian ur hornidura, saneamendu, euri-uren sareak eta zorua berritzeko lanak eta argiteria eta telefono sareak lurperatzeko hoditeria jartzeko lanak despedituta daude. Construcciones Valeriano Santesteban SL enpresa garila akaberan hasi zituen lanak eta lastaila hasieran despeditu zituzten handienak, eta aurreko astean gelditzen ziren azken kontuak. Horren truke 177.691,7 euro jaso ditu. Arakilgo Udalak Aizkorbeko argiteria publikoa berritzeko lanak Aldakin enpresari eman zizkion 23.422,68 euroren truke. 14 LED argi jarri ditu, 5 errepide ondoko etxeetan eta 9 herrian. Horrekin batera, haien aginte-koadroa legedira egokitzeko eraldatu egin du.