Joan den urteko etenaldiaren ondoren, igandean Ataungo hiru auzoak batu zituen lasterketa jokatu zen, Hiru Auzotako Korrikaldia Ataunera. Ehun korrikalari pasatxok hartu zuten parte eta 94k lortu zuten proba herrikoia despeditzea. Asier Estarriaga Navarro izan zen azkarrena (1:00:47). Etxarriarra bakar-bakarrik iritsi zen helmugara, eta minutu bateko tartea atera zion Angel Vazquez Iglesias lazkaotarrari (1:01:47). Iker Manso Blazquez tolosarrak osatu zuen podiuma (1:01:52).
Emakumezkoetan Oihana Kortazar Aranzeta ikusgarri aritu zen eta aurretik Maite Maiora Elizondok ezarrita zuen errekorra (1:06:00) apurtu zuen mutrikuarrak (1:04:52). Sailkapen absolutuan hamabigarren sailkatu zen Kortazar.
Sakandarrak Hiru Auzotako Korrikaldia Ataunera proban
Gizonak
1.Asier Estarriaga 1:00:47
28.Ioseba Iza 1:09:04
38.Felix Benjumea 1:11:21
96.Aritz Munarriz 1:34:40
97.Alatz Agirre 1:34:42
Emakumeak
1.Oihana Kortazar 1:04:52