Aizkorbearrek aurten ez dute festarik antolatuko, beraz, herritar guztiak ospakizun giroan elkartzeko aukera apurrak baliatzen dituzte. Eta hala eginen dute udako solstizioa dela eta. Iluntzean haurrendako jolas parkean elkartuko dira eta sua eginen dute. Herritarrek etxetik eramandako egurra erabiltzen dute horretarako. Inker batzuk baztertu eta han afarirako jakiak prestatuko dituzte. Etxetik eramandako entsaladak eta postreak ere izanen dira. Majo afaldu ondoren, su gainean saltoka ariko dira aizkorbearrak, su txikia eta handia, aukeran izanen dituzte. Gauerdiarekin batera etxerako bidea hartu arte.