Gertukoen heriotzak beti kolpatzen gaitu. Hildakoen hutsunea are nabariagoa da komunitate txikietan. Aizkorben bi hildako izan dituztela eta ez zeuden oso umoretsu, eta, horregatik, aurten ez dituzte festak ospatu. Baina, azkenean, bai, San Joan bezpera ospatzea erabaki zuten eta herritar guztiak elkartu ziren hilaren 23ko ospakizunean. Parkean egindako merendu-afari ederraren ondoren, su gainean salto egiteko aukera izan zuten.