Etxe bat eraikitzeko hirigintza aldaketa onartu du udalak

Guaixe 2024ko ira. 11a, 11:19

Aizkorben eraiki nahi den etxearen proietua. UDALA

Arakildarrek parte hartzeko prozesua hilabetez zabalik egonen da.

Aizkorbeko herrigunearen hegoaldean, San Andres karrikaren beheko partean dagoen lursailaren kalifikazioa aldatzeko proposamena egin du jabeak. Bere nahia da han familia bakarreko etxebizitza bat egitea. Arakilgo Udalak oniritzia eman dio aldaketari. Horrekin batera, udalak herritarrek parte hartzeko plana onartu du. Irailaren 21era bitartean herritarrek proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera izanen dute. Horretan interesa duenak azcona.miren@gmail.com helbidera jo beharko du. Aldaketari buruzko informazioa arakil.eus/eu webgunean dago. 


Nabarmenduta etxea eraikin nahi duten partzela. SITNA

Bestalde, herri gunearen erdialdean, iturriaren eta jolas parkearen ondoan etxe bat jasotzeko baimena emanda du udalak aurretik ere.