Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumearen Batzordearen eskaerari jarraituz, Altsasuko Udalarendako genero ezberdintasunak eta herriko emakumeen egoeraren azterketa eginen da aurki. Horretarako, besteak beste, 400 emakume elkarrizketatuko dituzte eta hausnarketarako 4 talde osatzeko asmoa ere badago. Beraz, inork deia jasotzen badu kolaboratzeko eskaera egin da udaletik, "Altsasuko errealitatea zein den ezagutzeko oso baliagarria izanen baita."