Larunbatean gizon bat hil zen bihotzekoak jota

Guaixe 2006ko uzt. 28a, 00:00
Larunbatean, 20:00ak aldera, egunero moduan Felix Barroso Carrion baratzetik etxera zihoan. Txiki polita karrikan dagoen ferreteriaren parean zela bihotzekoak jo eta lurrera erori zen 83 urteko gizona. Kasualitatez handik pasatzen ziren mediku eta erizainek eta gerora iritsi zen anbulantziak ezin izan zuten ezer egin gizonaren bizitza salbatzeko. Erreanimatzen saiatu ziren bitartean udaltzaingoak trafikoa desbideratu zuen. Medikuak heriotza ziurtatu eta gero zuzenean beilategira eraman zuten gorpua. Haren aldeko hileta elizkizuna, astelehenean egin zen.