Sakandarrak bikain Tourrean

Guaixe 2006ko uztailaren 28a

Floyd Landis estatubatuarrak irabazi du Tourra, baina sakandarrek primerako lana egin dutela nabarmendu behar da. Ag2r-ko Jose Luis Arrietak tour borobila egin du, ihesaldi onean sartuz, talde lan bikaina eginez eta maila ona erakutsiz. 28.a sailkatu da, 1:03:00ra. Discovery Channeleko Egoi Martinez 42.a izan da, 1:35:12ra. Etxarriarra ihesaldi saiakeretan aurrean aritu zen, borrokan, baina bi eroriko izan zituen. Discoverytik salbatu daitekeen bakarretakoa izan da. Euskalteleko Gorka Verdugo 75.a sailkatu da, 2:33:52ra. Etxarriarra ongi aritu da bere lehendabiziko Tourrean, agindutako talde lana ongi beteaz eta esperientzia handia hartuz. Gogoratu, Agritubel taldeko Alberto Martinezek 12. etapan utzi behar izan zuela Tourra.