Euskararen Firikak Stupenda Jonesen emanaldia ekarri du Altsasura

Guaixe 2007ko ots. 16a, 00:00
Jon Morcillo abeslariak aurreratu digunez, kontzertu hasiera "elektrikoa" izanen da. Kultur guneak eskaintzen dituen aukerez baliatuta, taldearen atzeko aldean irudiak proiektatuko dira. Horrekin batera, emanaldian zehar Bizi nahi dut kantuaren bideo klipa ere ikusteko aukera izanen da. Jonek ez du gehiago zehaztu nahi izan. Bai aurreratu du kontzertuan zehar sorpresak izanen direla. Stupenda Jones taldearen emanaldiarekin gozatu nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu. Oraindik ere txarteldegian sarrerak eskuratu daitezke. Euskararen FirikaAltsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen lankidetza hitzarmen baten fruitu da Euskararen Firika. Haren helburua Altsasun euskarazko kultur jarduerak sustatzea da. Baina, horrekin batera ere, erabilera eta ezagutza sustatzea, euskararen aldeko sentiberatzea  besteak beste. 2004. urtetik martxan dago bi erakundeen arteko hitzarmena.