Gazteria altsasuarraren egoeraren diagnosia bukatutzat eman dute, gazteen iritzi andana jasoz. Hauetako eskari batzuei erantzuteko bidean "Gazte 2 Aste" egitaraua antolatzea erabaki dute.
Mota guztietako ekitaldiak"Gazte 2 Aste" egitarauaren barruan, maiatzeko bi asteburutan Altsasuko Gure Etxearen ateak zabalik egongo dira, gazteak elkartu eta ongi pasatzeko. Maiatzaren 11n, 12an eta 13an 18 eta 30 urte bitarteko gazteek eurek prestatutako asteburuaz gozatzeko aukera izango dute: hitzaldiak, trikipoteoa, Warhammer jokoak, burrunba, herri afaria, kontzertua eta tailerrak -ile-apainketa, sexualitatea, masajea eta risoterapia-, besteak beste. Maiatzaren 18an, 19an eta 20an, berriz, 12 eta 17 urte bitarteko gazteen txanda izango da. Eurek prestatutako ekintzetaz gozatzeko aukera izango da Gure Etxean: "El bateria de la muerte" film laburraren emanaldia, motor txiki erakusketa, herri kirolak, futbola, henna eta sexualitate tailerrak, malabareak eta mahai jokoak, besteak beste. Ekitaldi guztiak dohain izango dira.