Korrikaren inguruko batixabi kiniela, kalean

Guaixe 2007ko mar. 22a, 00:00
Oraingoan Korrika da batixabiren ardatza, eta 10 galdera erantzun beharko dira. Erantzun zuzen gehien ematen dutenen artean MP4 tresna ederra zozketatuko du Kimak, eta erantzun originalena ematen duenak Entzun! (www.entzun.com) musika aldizkariak argitaratu duen DVD bat jasoko du opari. Erantzunak emateko martxoaren 29ra arteko epea dago. Batixabi kiniela antolatzeko Altsasuko Udalaren, Sakanako Mankomunitatearen eta Entzun! musik aldizkariaren laguntza izan du Kimak. 12. jokaldiko galderak:-Burundako hitzak1. Zer esan nahi du aztal hitzak?2. Zer esan nahi du zanko hitzak? -Esapideak euskaratu3. Nola esanen zenuke euskaraz: está desperezandose4. Nola esanen zenuke euskaraz: ¡está en casa cristo! -Irainak5. Bare ederrekoa zarela esaten dizutenean, zer ari zaizkizu esaten? -Onomatopeiak6. Zer adierazten du opopotan-ek? -Korrika7. Zer esan nahi du AEKk?8. Zer da KORRIKAn jendeak eskuz-esku ibiltzen duena?9. KORRIKAk aurten zein omenduko du? Zergatik?10. Zeri heltzeko esaten du aurtengo KORRIKA-k?