Misto-saltzailearen berri izanen dute haurrek

Guaixe 2007ko mar. 23a, 00:00
Cienfuegos konpainiak dantza garaikideko emanaldia eskainiko du Iortian, hegoaldeko airea duena eta izaera flamenkoko doinu eta zaporeak biltzen dituena. Emanaldian sorpresa asko izanen dira eta konpainiako kideek bidea haiekin egitera gonbidatu dituzte haurrak. Cienfuegosek lan horrekin, besteak beste, haur asko eta askok bizi duen bidegabekeria azalerazi nahi du. Eskarmentu handiko konpainia da Cienfuegos. Atzerriko dantza jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du, hala nola, Valentzia, Gijon, Txipre, Zerdeña, Panama, Brasil... Hainbat sari ere jasotakoa da Cienfuegos dantza konpainia, bere lanaren aitorpena ere badirenak.