Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruntxiberrik 69 urte dituela eta Gorritik berriz 22. Gorritik gainera 16 hilabete besterik ez daramatza aizkora munduan. Hau dela eta bertara hurbildu ziren zaleek morboz eta zalantzaz beterik joan ziren desafio bitxi hau ikustera. Hasieratik Uhartekoa oso indartsu hasi zen, bere osaba alboan zuela, eta dirua Iruntxiberrriren alde atera bazen ere berehala Gorritiren alde jarri zen. Hasiera honetan Gorriti bere osasuna erakutsi zuen, mutil handia eta poteretsua baita. Uharte Arakilgoak 20 minututan bota zuen lehen enborra, Iruntxiberrik berriz 38 minututan, aldea handia zen, bigarren kanakoa 45 minutu eta 10 segundutan bota zuen Gorritik, garaipena Sakanara ekarri behar zuela ematen zuen aizkolari uhartearrak. Hala ere azken kanakoa mozteko ahaleginetan zegoela Gorritiri eskuak mindu zitzaizkion, berehala zaleen artean zalantzak sortu ziren, kanako bat lan handia da eskuak odoletan zituela mozteko. Uharteko mutil indartsuak ez zuen etsi eta azkenean garaipena lortu zuen. Ordubete 13 minutu eta 13 segundotan bukatu zuen egin beharreko lana. Albenizek berriz ordubete 26 minutu eta 14 segundutan bukatu zuen bere lana, saioaren bukaeran iragarriz hau izanen zela bere azkeneko agerraldia. Amaieran Iker pozez zegoen, adierazi zuenez bera ere gustura gelditu zen egindako lanarekin, entrenamenduetan egiten dituen denborak jende aurrean ere egin zituelako, uste baino errazago irabazi zuela ere aitortu zuen. Atzoko garaipenak aizkora mundu honetan aurrera egiteko indarra eta ilusioa eman diola adierazi zuen.