Altsasuko XII. Mendi Irteera

Guaixe 2007ko ekainaren 6a

Aman dreak eta Burundako Txirrindula Taldeak antolatzen duen 48 km-ko zeharkaldi arrakastatsuan, beste urteetan bezala, 1000 partaide baino gehiago espero dute antolatzaileek. Izena eman ez dutenek, oraindik zeharkaldia hasi baino lehen aukera izango dute tasak igotzen badira ere, federatuendako 15 euro eta federatuak ez direnendako 20 euro.Zeharkaldia Altsasuko Foru plazatik abiatuko da Basamotur aldera. 26 km egin ondoren, antolatzaileek freskatzeko anoa-postua ezarrita izango dute; 40. kilometroan ordea, indarrak berreskuratzeko jateko anoa-postua ezarrita egongo da. Ibilbidea honako hauxe izango da: Foru plaza, Basomutur, Larresal, Otai, Basoitxi, Maibelo, Murgilarte, Zuntaipe, Gurdilaz, San Juan baseliza, Ameztia, Biokoaitz, Zapardai, Orobe, Orbitarte, Sorozarreta, Uberaba, Arangoiti, Martinsagasti, Arritasoro, Santa Luizia, San Pedro, (anoa-postua), Aillurazpi, Arratetas, Aizkibel, Maubia, Mekolatz, Sangusai, Aizti, garabi fabrika, Madura, Iturmendi-Urdiain, Oiloetxe, Maibelo, Otarreta, Dantzaleku, Eskailameileta, Murgilarte, Baikolar, Interinstitutos errepidea, Zelai kalea, Garzia Ximenez kalea, Foru plaza. Zeharkaldiaren bukaeran, garagarilaren 6a baino lehen izena eman dutenen artean oparitxoen zozketa egingo da.Antolatzaileek adierazi duten bezala, kaskoaren erabilera derrigorrezkoa izanen da eta gomendagarria litzateke parte-hartzaileek 14 urte baino gehiagokoak izatea. Aparkatzeko lekua ere antolatu dute Zubeztia plazan, baita aldalekuak eta bizikletak garbitzeko tresneria ere. Informazio gehiago nahi dutenek www.clubciclistaburunda.com web orrian eskura dezakete.