Altsasuko Milia

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Helduez gain, haurrek ere laster egiteko aukera izango dute. Horretarako Dantzaleku Sakana taldeak antolatzen duen lasterketan haurrendako saio berezia prestatu dute 18:30ean. Helduek berriz, 20:00etan izango dute hitzordua. Habiatzeko tokia Zumalakarregi plaza izango da. Aurtengo berezitasuna, Hodei Mazkiaran (Espainako txapelduna eta brontzea Munduko Kopan Keirinen), txirrindulariaren eta Antton Zelaiaren arteko desafioa izanen da. Sakanako lasterkariaren arteko desafio erakargarri horrek txirrindula eta hankak aurrez aurre jarriko ditu zein baino zein. Hodeik txirrindula gainean 6,5 buelta eman beharko dizkio zirkuitoari; Attonek berriz, 4 buelta.