Txakurren amorruaren kontrako txertaketa

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Hilaren 9an, larunbatean, Bakaikun (9:00etatik 9:45era), Iturmendin (10:00etatik 10:45era), Urdiainen (11:00etatik 12:00atara), Ziordian (12:30etik 13:30era), Etxarri- Aranatzen (16:30etik 18:00etara hiltegi berriaren ondoan) eta Lakuntzan 18:30etik 20:00etara. Garagarrilaren 15ean, Olaztin (16:30etik 18:00etara) eta Arbizun 18:30etik 20:00etara). Azkenik, garagarrilaren 16an, Lizarragan (10:00etatik 11:00etara), Dorraon (11:30etik12:00etara), Unanun (12:00etatik 12:30era) eta Lizarragabengoan (13:00etatik 13:30era). Bere herrian jarritako ordutegi eta egunean joaterik ez duenak beste herri batera joateko aukera du. Animalia gobernatzen zaila bada muturrekoarekin eraman beharko dela jakinarazi dute. Txakurren jabeak animaliaren identifikazio txartela eraman behar du, baja edo berriz txertatu behar bada. Animalia identifikatu eta txertatu behar duten pertsonek bere nortasun agiria eraman beharko dute. Azken horrek 26 euro balio ditu. Identifikazio txipa jartzeak 16 eta bakarrik txertoa ematea 16 ere.