Ekuadorra pasa du Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoak

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoak 23ra arte jarraituko du, irakurriz gozatzeko eta gozamena konpartitzeko gonbitea egiten. Oraindik balorazioren bat egiteko goiz dela aurreratu dute antolatzaileek. Zertan datzaHilabete darama egitasmo berritzaileak indarrean. Irurtzun eta Altsasuko liburutegietan 100 liburu daude ikusgai. Liburutegietako mailegu zerbitzua baliatu eta etxera eraman daitezke liburu horiek. Irakurri eta itzulitakoan, liburu hori erosi eta beste pertsona bati oparitzeko asmoa izanez gero, fitxa bat beteta deskontu txartela eskuratuko dugu. Fitxa txartel horrekin %25eko deskontua izango dugu egitasmoan parte hartzen duen liburu dendan. Eroslea euskara elkarte antolatzailearen bazkidea bada deskontua %50ekoa izango da. Azkenik, euskara elkarteko boluntarioak izango dira oparia, eroslearen partez, hartzaileari eramango diotenak.Gustuko irakurketak dakarren plazera konpartitzea eta horrek sortzen duen atsegina dira egitasmoaren balore handienak. Uda aurreko hilabeteetan eginda, jende askok aitortzen duelako oporretan gehiago irakurtzeko aprobetxatzen duela. Horrekin batera kultur kontsumo aktiboa bultzatuz euskararen erabilera gozagarria sustatzeko borondatea dago. Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenari buruzko informazio gehiago nahi duenak www.topagunea.org/irakurri webgunera jo dezake.