Ertamerikako emakumeen ernaltze eta sexu eskubideez

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Larunbatean, Altsasuko Feministak taldeak antolatuta, Ertamerikako emakumeen ernaltze eskubide eta sexu eskubideei buruzko topaketa egin zen. Hitzordura dozena bat pertsona bildu ziren eta Ertamerikako emakume aditu baten ahotik munduaren alde hartan emakumeen eskubide horiek nola dauden ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.