Artistaren begiratokia

Guaixe 2007ko irailaren 6a

Artista altsasuarrak udalari aurkeztutako asmoaren arabera, haritz batean, lurretik metro gutxi batzuetara bi kutxa jarriko dira. Kutxa horietatik Usolarraingo hezegunea begiratu ahalko dute hara sartzen direnek. Sietsa berreskuratu eta gero bere horretan utzi zen pixkanaka naturak bere bidea egin zezan. Dagoeneko zenbait anfibio ikus daitezke han eta aldika hegaztiren batzuk ere ikusi dira. Hezegunea egonkortzen denean naturak eskaintzen duen guztia begiratokitik ikusteko aukera izanen dute bisitariek.Horrekin batera Altsasuko Udalaren asmoa da ere etorkizunean etxolarekin batera inguru horretan zenbait hobekuntza egitea eta informazio panelak ere jarriko dituzte. Horrek guztiak 50.000 euroko aurrekontua du. Altsasuko Udalak inbertsio horri aurre egiteko Cederna-Garalur elkartearen bidez Europar Batasuneko Leader programako % 70eko diru laguntza jaso du.