Bi herritar omendu zituen La Encinak

Guaixe 2007ko urriaren 10a

Manolo ere Alcantarakoa da. 70 urteko gizona 1951ko irailaren 13an iritsi zen Altsasura. Lantegian lan egiteko nahikoa adin ez zuenez, Ziordian ardiak zaintzen lan egin zuen aurrena. Renferako Orobe harrobia ustiatzen zuen Comilsa enpresan hasi zen lanean Manolo 17 urterekin. Handik Etxegarateko berrikuntza lanetara pasa zen, Igartex lantegiko gidari bukatzeko. 1972an, ahalegin handia eginda, bere kabuz hasi zen lanean eraikuntza arloan. Ilusio berezia egin zion Manolori omenaldia jasotzea, esan zuenez "elkartea aurrera egiteko hasieratik bultzatu dut".Biek ere omenaldia larunbat arratsaldean jaso zuten Madrilgo Torrejon de Ardozko Los Conquistadores dantza taldeak eskainitako dantza emanaldiaren ondoren. Dantzariak goizean, Zumalakarregin ere dantzatu zuten, Extremadurako produktuen azoka zegoen tokian. Bestalde, domekan La Encinak antolatutako elkartasun bazkarian 60 lagun bildu ziren. Ondoren Mexiko doinuekin dantzatzeko aukera izan zuten.