Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prozedura administratiboaHerriaren ipar-mendebaldean, autobiarekin mugatzen duen sektorea garatzeko beste urrats bat eman zuen azken bilkuran Altsasuko Udalak. Hirigintza Araudiaren aldaketaren behin-behineko onarpenak bidea zabalduko dio Zelandiko plan partzialaren behin betiko onarpenari. Zelandiko plan partziala garatzeko lanak aurreko legegintzaldian hasi zituen Altsasuko Udalak. Alegazioak jaso eta gero zenbait moldaketa egiteko beharra ikusi zuen udalak. Hala, sektorearen mugak autobiarekin bat eginen du eta lehen aurreikusten ez ziren partzela batzuk ere batu zaizkio sektoreari. Hala, 57.966,16 metro karratuko azalera hartuko du. Udaletik adierazi zenez, sektorean eraikiko diren etxebizitzen erdiak babestuak izateak "interes sozial nabarmena du, merkatuan halako etxebizitza eskaintzarik ez baitago eta etxebizitza librea garesti delako". Udalaren aurreikuspenen arabera otsaila akaberan Zelandiko plan partziala onartuko litzateke, urte akaberarako birpartzelatze plana eta urte hondarrean eta 2009ko hasieran lanak hasiko lirateke. SektoreaZelandiko plan partzialarekin udalak inguru hura hirigintzaren ikuspegitik ordenatu nahi du. Etxebizitza kopurua eta berdeguneak zehaztearekin batera, dagoen industria jarduera, Amaia panifikadora, lekuz aldatzea ekarriko du. Planaren arabera, enpresa hori dagoen orubean etorkizunean patinatzeko pista izanen da. Sektorean erabilera anitzeko kirol pista ere aurreikusten da.