Inauterietako batixabi

Guaixe 2008ko otsailaren 7a

Jokatu nahi dutenek letra zopa batean galdera bati eman dakizkiokeen 9 erantzun opatu beharko dituzte. Kimak egindako galdera da: "zer behar da momotxorroz mozorrotzeko?" Euskaltzale altsasuarrek ohi bezala gazteak biltzen diren tokietan eta ikastetxeetan mila txartel banatu dituzte eta www.altsasukokima.com web orriaren bidez jokatzeko aukera ere eskaintzen dute. Erantzunak otsailaren 27rako eman behar dira. Asmatzaileen artean MP4 bat zozketatuko du Kimak. Horretaz gain, antzeko letra zopa bat egitera ausartzen direnen artean Gaztezulo aldizkarirako urte beteko harpidetza zozketatuko dute. Kimak jokatzeko gonbitea egin die altsasuarrei.