Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kataluniako Deskarats eta Gasteizko Garagardo Gura taldeak ariko dira gaztetxeko oholtza gainean. Bi taldeak hainbat gaztetxetara eramanen dituen bira egiten ari dira eta horrek ere Olatzagutia hartuko du. Bi taldeak ere elkarrekin iaz Etxarriko gaztetxean izan ziren. Deskarats taldeak aurki bere disko berria karrikaratuko du, The Toasters taldearen zigiluarekin eta Europa guztian. Haien estudioko 2.001ean sortutako taldearen 3. lana izanen dena hori eta doinu beroz betetako diskoa Altsasuko gaztetxean ezagutzeko aukera izanen da. Haiekin batera, Garagardo Gura talde arabarra izanen da oholtzan. Ska eta reggae doinuak ditu oinarri eta haietatik abiatuta funk, rock, punk edo hardcore estiloekin jolasten duten doinuak sortzen dituzte. Beti ere, soinu dantzagarria. Doble malta izeneko maketa dute karrikan.