Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur bertan, Gure Etxea eraikinean, gazte espazio publikoei buruzko mahai-ingurua izanen da, 19:30etik aurrera. Hizlari gisa parte hartuko dute: Nafarroako gazte kontseilua, Altsasuko Udaleko Gazteria zinegotzi Iñaki Miguel, Altsasuko Gazte Asanblada eta Gazte Txokoko begirale Elena Aldasoro. Larunbat arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara, ping-pong txapelketa izanen da. Europako beste gazte batzuekin trukea egiteko asmoa du talde batek eta haien aldeko herri-afaria izanen da 21:30ean, plazan. Ondoren diskoteka mugikorra, karaokea eta maxi-dance izanen da, 22:00etatik 01:00etara. Aurtengo Gazte 2 Aste programazioa domekan despedituko da. 17:00etatik 20:00etara Manola Arregik animazio tailerra emanen du. Interesatuek aurretik izena eman behar dute. Arratsaldean ere eskulan tailerra izanen da gazte txokoan, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroak bukatzean Bolo-floji zirko ikuskizuna izanen da plazan.