Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Pistako Espainiako Irristaketa Txapelketa jokatu zen Gijonen. Altsasuko Irristaketa Klubeko Cristina Aldeano eta Raquel Paniagua bertan lehiatu ziren, Nafarroako selekzioa ordezkatzen. Cristina Aldeano haur mailan lehiatu zen, 1.500 m serietan eta 500 m serietan. Rakel Paniagua, berriz, gazte mailako hiru probatan: 10.000 m linea, erlojuz kontrako 200 m, eta 1.000 m. serie.Juli Acebes entrenatzaile olaztiarra Gijonen izan zen, eta bi neskek oso esperientzia positiboa bizi dutela aipatu du. "Gustura ibili dira. Oso aberasgarria izan da beste tokietako irristalariekin lehiatzea eta elkarrekin bizitzea, eta gauza asko ikusi eta ikasi dituzte. Oso maila altua zegoen eta oso zaila zen aurrean egotea, baina kontuan hartuta biak euren kategoriako lehen urtean daudela lan ona egin dute. Haurren mailan 59 lehiatu ziren, eta gazteetan 40 irristalari pasatxo. Rakel eta Cristinak maila ona eman dute, batezbestekoan ibili dira" adierazi du Julik.